XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orotariko Hezkuntza-Legeak, bere bigarren eta hirugarren aldibaterako erabakietan, orain ari diren Ikastetxeek eraldatuz edo hala behar izanez gero sailkatuz irakaskuntza-maila berritara egokitu beharra agintzen du.

Agindu hoiek besteak beste, orain dauden Ikastetxeen eraldakuntza eta sailkaketari buruzko 1971garreneko Ekainaren l9ko Ministeritza-Aginduaren eta Ikastetxeak eraldatzeko eta sailkatzeko egin beharrekoak ezartzen dituen 1978garreneko Maiatzaren 22koaren bidez egin dira.

Agindu honen Eraskinean aipatzen den norbanako-jabetzapeko Ikastetxe horretako Artezkariak eraldaketa eta sailkaketa-eskean hasiarazitako zehaztapidetza ikusi ondoren.

Zehaztapidetza hori Ikastetxe horri orduan indarrean zegoen 1971garreneko Abenduaren 30eko Ministeritza-Aginduan jartzen diren ereduei behar adina egokitzeko beharrezko izan daitezen lanak egin daitezenaren baldintzapeko sailkapena eginda erabaki zenez gero.

Esandako Ikastetxe horrek ohartemandako lan horrek egin eta Lurralde-Ordezkaritzak behin-betiko sailkapena eman dakioneko saloa egin duenez gero.

Ikastetxeen eraldaketa eta sailkaketarako arauak eta betebeharrak jartzen dituzten 1970garreneko Abuztuaren 4ko Orotariko Hezkuntza-Legea (Abuztuaren 6ko B.O.E.) eta 1971garreneko Ekainaren 19ko (Uztailaren lehenengoko B.O.E.) eta 1978garreneko Maiatzaren 22ko Ministeritza-Aginduak (Ekainaren 2ko B.O.E.) ikusi ondoren.

Lurralde-Zerbitzuek emandako erizpenaren eta eraldaketaren eta sailkapenaren alorrean indarrean dauden aginduen arauera esandako Ikastetxe horrek gaitasunezko eta antolapidezko betebeharrak betetzen dituela kontutan izanik.

Sail honek honako hau erabaki du: Agindu honen Eraskinean aipatzen den Norbanako-Jabetzapeko Ikastetxearen eraldakuntza eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Eskolaurreko BEHIN-BETIKO sailkapena ontzat ematea.

Erabaki honen aurka, Arduralaritzabide-Legearen 126garren Atalaren lehenengo lerroaldiak dionez, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke Hezkuntza-Sailaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Arduralaritzabide-Legearen 52.2garren Atalak agintzen duenaren arauera.

Jakin dezazun eta dagozkion ondoriotarako jakinarazten dizut hori Andre T.A. horri.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 14.

Hezkuntza-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

IRAKASKUNTZA-ARTEZKARI ANDRE T.A.

ERASKINA ESKOLAURREKO HEZKUNTZA-IKASTEGIA
Probintzia: Gipuzkoa.
Udala: Beasain.
Herria: Beasain.
Egoitza: San Inazio, z / g.
Izena: San Jose.
Baimenduna: Hijas de la Caridad.
Ikastegiaren ezagukaria: 20000697.

San Inazion, zenbakirik gabe, dagoen etxe bateango 60 ikasle-tokirentzako eta bi ikasgelako Eskolaurreko Hezkuntza-Ikastegi gisako eraldakuntza eta Behin-betiko sailkapena.